Momentuak

bizi momentuak eta gorde betirako


zuen eguna


Milaka momentu berezi biziko dituzue zuen egunean eta aurrerago berriz bizitzeko oroitzapenak sortzea da nire helburua.


Tartetxo bat hartu eta argazki intimo eta naturalak ateratzea gustatzen zait, urduritasunak alde batera utzi eta ondo pasatzeko.


Idatzi eta esan zein den zuen asmoa!



zain

9 hilabete luze egiten dira baina atzera begiratuta denbora azkar pasatzen daEmakumea bere momenturik ederrenean dago eta maitasuna dago bor-bor bi bihotz (edo gehiago) baititu barruan taupadaka. Erakutsi zuen seme alabei nolakoa izan zen itxarote garrantzitsuena. 


Idatzi eta gorde momentu berezi hauek


bizi berria


Gauak luze baina urteak motz! Esaten dutenek ez dute arrazoi falta. Denborak hegan egiten du bizi berri bat datorrenean gurera. 


Egun intentso hauetan tartetxo bat hartu eta zeuen etxeko goxotatsunean gerorako oroitzapen polittak sortuko ditugu.

 


Txiki bat bidean bada, idatzi eta eskatu informazio gehiago! 


familia


Beti argazkia ateratzen duena zara eta zu ez zara inon agertzen... urte batzuk barru gustura ikusiko dituzu!

Arratsalde politta pasa eta etxeko txiki edo animaliei zuen maitasuna adierazten diozuen bitartean, nik momentu hoiek gordeko dizkizuet.


Idatzi famili momentu bat bizitzeko!


Smash Cake - Urtebete


Urte bat pasa da ia konturatu gabe! 

Argazki bereziak atera nahi dizkiozu haurrari? Urtebetetzeko tartarena ideia zoro baina polita da. Azukrerik gabe egindako bizkotxoa yogurrarekin apaintzen da eta haurrari utzi ea zer egiten duen ikusteko. Normalean jan gutxi eta zikindu asko egiten dira...argazkietarako mundiala!


Idatzi haurrak 10 hilabete dituenean!